Gorputzaldiak.png


ZER DA GORPUTZALDIAK?

Gorputzaldiak hezkuntzaren eta dantzaren arteko lan interdisziplinarretik jaiotako hezkuntza egitasmoa da, eta irakasleei hezkuntza formalean dantzaren bitartez tresna berriak eskaintzeko helburuarekin sortzen da, haien proiektu kurrikularra garatzen laguntzeko.

Egitasmo hau gizarteko eskaera bati erantzuteko jartzen da martxan. Gero eta hezkuntza eragile gehiagok argiago ikusten dute gorputzak eskoletan beste modu batean egon behar duela. Izan ere, ikasgeletan ematen den gorputzaren paralizatzetik eta ezagupenak irakaslearengandik ikasleengana iraultze soiletik, pertsonen arteko eraikuntzaren bitartez sortzen diren jakiturietara jotzea beharrezkotzat ikusten da.





UNITATEAK:

1. ENPATIA

2. KONFIANTZA

3. INTEGRAZIOA

4. ASERTIBITATEA

5. AUTOKONTZIENTZIA
6. ELKARRERAGINA